Ongi da… ala ez…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantses hauteskunde horien bigarren itzulia izan aurretik han eta hemenka zenbait gogoeta entzun eta irakurri ahal izan ditugu ezkerreko jendeengandik zein abertzaleengandik ere Macron ez bozkatzeko argudioak luzatu nahian: Macronek euskararen eta Euskal Herriaren aurka egin dituenen ondotik zigortu beharra dagoela; hauteskunde horiek ez direla gureak gu euskal herritar bezala ez diegula hauteskunde horiei erreparatu behar; eskuin muturra sartu dadila boterean, karrikara ateraz eginen diogula aurre, eta bide horretatik ezkerra berriz indartuko zaigula, etab.
Azken aipamen hori soilik iruzkinduko dut, zeren nahiko tamalgarria da ikustea gaur egun ezkerreko ideiak berpizteko batzuek ikusten duten bide bakarra eskuin muturra boterean lekutzea dela. Eskuin mutur batekin boterean, ezkerretik eta abertzaletasunetik ere sortu diren alternatiba guztiak zapuztuko ziren, atzera begirako urrats handi bat emanen zen, guztiak guztiz alternatibarik gabe utziz. Beraz, galdera pausatu beharko diogu gure buruari: nolaz iritsi gira horrelako gogoeta bat izatera? Denbora gutxi dugu galdera horri erantzun bat emateko, eta hobe dugu gaurdanik lotzea ez bada nahi bost urte barru eskuin muturra boterean guztiz finkatzea. (...)

Personnalité juridique

L'Édito du mensuel Enbata - Les obstacles que les Jacobins opposent lorsque nous demandons pour notre langue des droits, des moyens juridiques et économiques, sont connus. Les candidats à la présidence de la République clament leur amour des langues dites régionales et les élites françaises nous ignorent. Leur arrogance fait tomber aux oubliettes la nécessité d’une réparation historique évoquée dans un rapport gouvernemental en 1982.
Toutes les propositions de loi en faveur des langues et cultures régionales sont restées lettres mortes ou ont été vidées de leur contenu. (...)

Aldakortasunean orekatzaile

Manu Robles-Arangiz Fundazioak, Mixel Berhocoirigoin estratega paregabea eta lehen mailako ekintzailearekin egin hainbat formakuntza saioren transkripzioak lagun, “Aldakortasunean orekatzaile / Sur la ligne de crête” liburuxka argitaratzen du.
Mixel konbentzitua zen jendartearen eraldaketarako edozein proiektu kolektibotan formakuntza eta transmisioak izan behar luketen ezinbesteko lekuaz. Gogoeta sail honen bidez, aintzin jasta gisa, “formakuntza eta transmisio tresna” izaiteko xede duen liburuxkaren “Sindikatu lana” atala aurkezten dizuegu. Estrategiatik formara, jendarte eredutik militantzia eredura, sistema aldatzeko hainbat giltza elementu ezagutzeko parada. (...)

39. Herri Urrats: 5. Kolegioaren alde!

1984az geroztik, maiatzeko bigarren igandean ospatzen da iparraldeko ikastolen pesta, euskararen pesta, gure kultura eta hitzkuntzaren eguna. Aurtengo Herri Urrats, 39. izanen da eta haren etekinak Seaskako 5. Kolegioa eraikitzen laguntzeko lagungarri izanen doira, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa galdeari erantzuteko ttipiegi bilakatu baita.
Jarraian, aurtengo Herri Urratsi buruzko informazio gehigarriak, programazioa eta autobusei buruzko xehetasunak barne! (...)

22. Korrika: hainbat hitzordu!

Martxoarn 31n hasi den 22. Korrikaren hitzordu ezberdinak segitzeko, hara jarraian apirilaren 10a, igandea den Korrikaren Donostiara heltzeko eguna arte hainbat gomita: Korrika kulturala, Korrika hitzorduak eta Ibilbide orokorra bai eta Donostiarako autobusak.
Ez duda, eta gaurdanik parte hartu! (...)

Literatura zaleen 39. hitzordua

39. Sarako Idazleen Biltzarra 2022ko apirilaren 10 eta 11n iraganen da, Saran. Biltzarra garatu denez orain egun bat eta erdiz iragaiten da Sarako kiroldegian.
Aurtengo edizioaren karietara Euskal Herriko Idazleen Biltzarrak apirilaren 10ean igandean, denendako egunean, eta 11n astelehenean, profesionalen egunean, prestatu egitaraua jarraian atxemanen duzue. (...)