Heroiak ez, biktimak
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Duela ehun urte bukatu zen munduan sekula izan den sarraski handienetako bat: Lehen Mundu Gerra. Milioika lagun hil ziren, “estatunazioen” eraikuntza garaian eta estatu haien arteko norgehiagoka giroan lehertu zen gerla hartan. Nazionalismoen talka hark suntsitu zituen milaka bizi, milaka familia, baita Euskal Herrian ere. 6.000 euskaldun hil ziren, Frantzia defendatzeagatik; beste milaka lagun zauritu ziren, beso bat, zango bat edo aurpegi zati bat galdurik; eta milaka desertore eta intsumitu ere izan ziren.
Ohore handienak jaso dituzte hildakoek, oroitarri, urteroko omenaldi eta guzti. Desohorea, aldiz, desertoreek, intsumituek eta haien familiek. (...)