Elkarteen oldarra
Aitaren etxea amaren lurrean, eta "pro libertate patria gens libera state", hara Euskal Herria. Instituzio publikoak teilak ditu, eta teilatuak garrantzi berezia du naski : estalkia galdurik, etxea laster atzera doa, eta denborarekin desegiten da.
Baina fundamenak, lokarriak, oinarriak jendarte zibilean dauzka, eta honek gaitzeko dinamismoa erakusten du gure zazpi lurraldeetan, bereziki hostoak bezala sortzen zaizkion elkarte jori eta ugarien bitartez. Denak ezin aipatuz behar bezala, Iparraldekoetara mugatu naiz gutiz gehienetan. (...)