Opinion
Bizitza euskaraz “ospatzen” duten 50 proiektu
Txerra RODRIGUEZ, Argia.eus - Ez dugu aurrera egingo dauden espazioak okupatuz euskararekin. Kalitate berria duten espazio berriak sortu behar dira. Bizitza lantzen duten espazioak sortuz. Eta bizitza duina lantzeko espazioak. Ez bizitzari buruz diskurtsoak soilik egiteko eremuak, eremu biziak eta bizigarriak.
Hori dela eta, bizitza duina euskaraz lantzen duten 50 proiektu blogeratzea bururatu zitzaidan. 50 hauek dira edo izan daitezke, baina guztiak lokatzarekin daude zikinduta, kontraesanek zeharkatuta, arrakaletan sustraiak bota gurean. 50 hauek dira edo izan daitezke, eta beste batzuk geratu zaizkit aipatzeke, eta edonork beste edozein gura badu aipatu, ba libre… (…)