Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak, hots ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Espainia askotariko krisi sistemiko bat ari da bizitzen: politikoa, instituzionala, ekonomikoa eta soziala. Mendebaldeko herrialde batean gertatzen ohi ez diren tamainako ezegonkortasun egoera bizi da Espainian.
Katalan biztanle askok Espainiako etxean bizitzen jarraitu nahi zuten bestelako arau batzuekin, baina, arau horietara gerturatzeko asmorik ez duenez Espainiak, geroz eta gehiago dira pentsatzen dutenak ez dagoela Espainiako etxean jarraitzerik. Zure lurraldean dauden lehentasun politikoak ez badira islatzen Estatuko proiektuan, normalena da Estatu berri bat eraikitzea lurralde horretako borondate demokratiko-politikora egokitzeko.