ENBATAk 60 urte - Gillom IRIGOYEN - 2018ko maiatzaren 4ean Seaskako 3700 ikasle, haien erakasle eta burasoek danborrada bat aste batez muntatua Baionan desfila arazten dute, haur bakotxa metalezko ontzi batekin danbor gisa, klaseko bat danbor maior gisa, eta eskola bakotx aldarrikapen banderola batekin: ez ahantzi manifestaldi bat zela! 2015eko uztailaren 7an, Ortzaizeko atxiloketa mementoan, gomazko pilota eta lakrimoen artetik 500 presuna kantuz, dantzan, gitarra eta trikititxa baten soinuak lauzkaturik hasten dira, elkartasun mezuak hel araziz atxilotueri, Grégoire apezaren dizipulu diren RAIDeko robokopak, Voltairen erranaren* frogatzaile zuzenak izaiterat kondenatuz.
Bi frente, biak abertzaletasunak sortuak eta bietan, kultura izerdi. Izerdi bat ohartu gabe, formakuntza akademiko gutirekin, bainan mainu herrikoiaren egunerokoak lurrun arazten duena. Horren ikustea nork pariatuko zuen 60. hamarkadan euskara eta euskal kultura hiltzerat kondenatuak zirenean? Abertzaletasuna bere lehen urratsetan zenean? (...)